- Data eta lekua: X. ARRASATE-UDALATX MENDI LASTERKETA 2026ko otsailaren 28an, larunbata, ospatuko da Arrasaten (Gipuzkoa) eta irteera goizeko 10:00etan izango da.
 - Ibilbidea: Proba, Anporreta, Meatzerreka eta Udala auzoetatik eta Udalatx menditik igaroko da. 22 kilometroko luzera du eta metatutako desnibela 1.400 metrokoa da. Mendi zeharkaldi honek hainbat gailur zeharkatzen dituenez, baldintzak oso gogorrak izan daitezke ( haizea, hotza, euria, elurra, etab.). Ondorioz, azken orduko eguraldi iragarpenetan oinarrituta antolakuntzak segurtasunerako beharrezkoa den materiala eramatera behartu dezake, sare sozial eta web-orriaren bitartez notifikatuz. Segurtasun protokoloa aktibatuta, ibilbide ofizialak ere aldaketak jasan ditzazke. Beharrezkoa da prestaketa ona izatea eta ibilbidea egin ahal izateko autonomia pertsonalerako gaitasuna edukitzea.
 - Partehartzea: 18 urtetik gorako 400 atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera, beti ere arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte. Partaideek antolakuntzak emandako argibideak jarraitu beharko dituzte.
 - Mailak: (proba ospatzen den egunean duten adina)
Gizonezkoen maila:
Seniorrak:18-44 urte bitartekoak.
Beteranoak: 45 urte eta gorakoak.
Emakumezkoen maila:
Seniorrak: 18-44 urte bitartekoak.
Beteranoak: 45 urte eta gorakoak. - Izen-ematea: Arrasate-Udalatx mendi lasterketan izena ematea zozketa bidez egingo da. Izena emateko epea bi astekoa izango da, 2025eko urriaren 18an (00:00etan) hasi eta 2025eko Azaroaren 1eab (23:59etan) amaituko da. Epe horretan, interesdunek lasterketaren webgune ofizialaren bidez izen-emate formularioa bete beharko dute: Kronoak.com.Izen-emate epea itxi ondoren, 400 dortsal izena eman dutenen artean zozketa bidez banatuko dira. Zozketa Azaroaren 2an egingo da, eta parte-hartzaile hautatuen zerrenda Mondraitz.eus webgunean argitaratuko da. Arrasateko herriko biztanleentzat 100 dortsal gordeko dira, eta herrikoen artean aurreko zozketa bat egingo da. Dortsalen kopurua gainditzen bada, zozketan parte hartzen ez dutenek dortsal orokorren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Interesdunen kopurua gehienezko mugara iristen bada (400), itxaron-zerrenda bat zabalduko da. Zozketan hautatuak ez diren pertsonek itxaron-zerrendan geratzeko aukera izango dute eta izen-emateetan baja egotekotan parte hartzeko aukera izango dute. Kasu horretan, posta elektronikoz jakinaraziko zaie, eta 48 ordu izango dituzte parte-hartzea baieztatzeko eta dagokion ordainketa osatzeko.
Zozketaren emaitzak argitaratu ondoren, hautatutako parte-hartzaileek izen-ematea baieztatu eta dagokion ordainketa Azaroaren 9a baino lehen egin beharko dute. Epe horretan ordainketa osatzen ez dutenek plaza galduko dute, eta dortsala itxaron-zerrendan dagoen beste parte-hartzaile bati esleituko zaio.
Izen-ematearen kuota itzuli egingo da soilik parte-hartzaileak mediku-ziurtagiri bidez frogatzen badu proba egiteko ezintasuna duela. Eskaera hau Urtarrilaren 28a baino lehen bidali beharko da. Urtarrilaren 28tik aurrera, ez da inolako diru-itzulirik egingo.
Parte-hartzaile guztiek ziurtatu beharko dute beren izena inskripzio zerrendan agertzen dela lasterketa eguna baino lehen. Ordainketa “ordainduta” bezala erregistratuta egon beharko da inskripzio ofizialen zerrendan.
Izen-emate prozesuari buruzko edozein zalantza izanez gero, parte-hartzaileek honako helbide elektronikora jo beharko dute: izenemateakmondraitz@gmail.com.
 - Prezioa: Izen ematearen prezioa 30€koa izango da.
Izen-emateak zera bermatzen du:- Lasterketan parte-hartzea.
 - Istripu asegurua.
 - Erantzukizun zibileko asegurua.
 - Lasterketan osasun-laguntza.
 - Denboraren txip kronometraia.
 - Anoa-postuak.
 - Dutxa eta aldagelak.
 - Lasterketako opari poltsa.
 - Antolakuntzak probarako lor ditzakeen sarien zozketan parte hartzeko aukera.
 
 - Seinaleztapena: Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin. Ibilbidetik irteten den korrikalaria probatik baztertua izango da.
 - Kontrolak: Antolakuntzak ibilbideko puntu ezberdinetan kontrol-guneak jarriko ditu eta bertatik pasatzea ezinbestekoa izango da.
 - Hornidura: 5 postu atonduko dira, helmugakoaz gain. Postu hauetan produktu energetiko eta freskagarriak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei.
 - Gehienezko denbora: Korrikalariek, gehienez ere, 4 ordu izango dituzte helmugara iristeko eta, hau horrela, denbora gainditzen duten parte-hartzaileek behin-betiko sailkapenean agertzeko aukera oro galduko dute. Honetaz gain, lasterketako bi puntuetan denbora muga ezarriko da eta hau ez gainditzeak lasterketatik kanpo utziko du lasterkaria:
– #1 – kontrola 13. kilometroan kokatuko da (Txukurrilloko Balkoia). Gehinezko denbora: 2 ordu eta 40 minutu.
– #2 kontrola 18. kilometroan kokatuko da (Udala auzoa). Gehienezko denbora: 3 ordu eta 30 minutu. - Baztertze arrazoiak: antolakuntzako arduradunek korrikalaria probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan:
- Igarotze-kontrolean gehienezko denbora gainditzen dutenean.
 - Probako arauak hausten dutenean.
 - Ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaionean.
 - Zaborra ezarritako guneetatik kanpo botatzen denean.
 - Dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean.
 - Antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez zaionean.
 - Gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez denean.Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.
 
 - Sariak:
Gizonezko Absolutuak
1º Txapela, garaikurra eta 500€ eskudirutan
2º Garaikurra eta 250 € eskudirutan
3º Garaikurra eta 125 € eskudirutan
Gizonezko Beteranoa: 1º Garaikurra
Gizonezko Arrasatearra: 1º Otzara
Igoera azkarrena Udala-Udalaitz: 1º Garaikurra eta 150 euro.
Emakumezko Absolutuak
1º Txapela, garaikurra eta 500 € eskudirutan
2º Garaikurra eta 250 € eskudirutan
3º Garaikurra eta 125 € eskudirutan
Emakumezko Beteran0a: 1º Garaikurra
Emakumezko Arrasatearra: 1º Otzara
Igoera azkarrena Udala-Udalaitz: 1º Garaikurra eta 150 euro.
Gainera, parte-hartzaile orok, dortsalarekin batera, korrikalari poltsa jasoko du zenbait produkturekin. - Bilera informatiboa: Antolakuntzak probaren iraganbide ezberdinei buruzko informazio teknikoa eta antolaketari buruzko xehetasun garrantzitsuenak ezagutarazi eta eskainiko ditu aurkezpen bilera batean. Lasterketa eguna hurbildu ahala, zehaztuko da bilera honen data eta lekua. Gomendatzen da parte-hartzaileak bilera honetara hurbiltzea.
 - Dortsalen banaketa: Dortsalak Arrasateko Intersport Loramendin (San Andreseko auzoan) jasotzeko aukera izango da, 2026ko otsailaren 26 eta 27an. Lasterketa egunean, goizeko 8:30etatik 9:30etara banatuko dira herriko plazako arkupean.
 - Ingurumena: Lasterketa, bere zatirik handienean, paraje naturaletatik igarotzen da eta, hau horrela, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Xede horrekin zabor-kontenedoreak ere ezarriko dira kontrol-guneetatik 100 metroko distantzia arte.
 - Osasun-Laguntza: Antolakuntzak sorospen- eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan. Era berean, dutxak, komuna eta aparteko beharren bat duten edota ondoezak jota iristen diren kirolariei aurreneko laguntza emango dieten medikuak ere izango dira helmugan.
 - Derrigorrezko materiala: Lasterkariek derrigorrezkoa izango den materiala soinean eraman beharko dute eta helmugara derrigorrezko materialarekin sartu beharko da. Parte-hartzaile batek lasterketako edozein puntutan edo helmugan derrigorrezko material guztia ez badu, deskalifikatua izango da. Lasterketa egunean inongo adierazpenik ezean, eraman beharreko ezinbesteko materiala honakoa da: (a) Haize-babesgailua, (b) biziraupenerako manta termikoa (1,20 X 2,10 gutxienez) eta (c) edalontzia / softflask. (Ez da edalontzirik egongo anoa postuetan). Baldintzen arabera, antolakuntzak beharrezkoa kontsideratzen duen material gehigarria soinean eramatea eskatu dezake. Bastoien erabilera baimenduta egongo da, antolakuntza ez da material honen kargu egingo.
 - Segurtasuna: Udalatx tontorretik behera, lehen 100 metroak, eremu neutralizatua deklaratuko dira eta ezingo da korrikalaririk aurreratu. Antolakuntzak, hala adostuz gero, proba ordezko ibilbidetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du. Ez-ohiko segurtasun neurri gisa, eta azken orduko eguraldi iragarpenetan oinarrituta antolakuntzak segurtasunerako beharrezkoa den materiala eramatera behartu dezake, jakinarazpena kanal ofizialen bidez eginez.
 - Laguntza ezbeharretan: Parte-hartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.
 - Erantzukizuna: Antolakuntzak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero edota zabarkeriaz jokatzen bada; eta baita parte-hartzaileen objektu pertsonalei dagokienean ere, xede horrekin kontsigna-zerbitzu bat izango baita helmugan bertan. Horrela bada, parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
 - Irudi eskubideak: Lasterketan parte hartzea onartzean, lehiakideek onartzen dute ekitaldiaren antolakuntzak eta babesleek irudiak, argazkiak, bideoak eta lehiaketan zehar sortutako edozein ikus-entzunezko material erabiltzeko eskubidea dutela, ekitaldiarekin lotutako helburuekin. Horren barruan sartzen da komunikabideetan, sare sozialetan, webguneetan eta inprimatutako materialetan argitaratzea.
 - Datu pertsonalen babesa: Datu pertsonalak babesteko araudia betez, izen ematean emandako datu pertsonalak erabiltzeko eta erantzukizunpean tratatzeko baimena ematen zaio antolakuntzari. Datu horiek prozesatzea ahalbidetu zuen interes legitimoa mantentzen den bitartean gordeko dira. Nolanahi ere, emandako baimena ezeztatu ahalko du pate-hartzaileak.
 - Araudi aldaketa: Behar izanez gero antolakuntzak araudi hau edozein momentutan aldatu edo zuzendu dezake. Izen-ematea egiteak araudi eta bere edozein aldaketarekin ados dagoela adierazten du.
 - Araudi honetan jasotzen ez diren gainontzeko kontuen osagarri gisa, EMF-FVM-ko mendi lasterketen arautegia jarraituko da.