Araudia

  1. Data eta lekua: III. ARRASATE-UDALATX MENDI LASTERKETA 2017ko apirilaren 2an, igandea, ospatuko da Arrasaten (Gipuzkoa) eta irteera goizeko 10:00etan izango da.
  2. Ibilbidea: Proba, Meatzerreka eta Udala auzoetatik eta Udalaitz eta Besaide mendietatik igaroko da. 21 kilometroko luzera du eta metatutako desnibela 1.250 metrokoa da. Mendi zeharkaldi honek hainbat gailur zeharkatzen dituenez, baldintzak oso gogorrak izan daitezke ( haizea, hotza, euria, elurra, etab.). Ondorioz, azken orduko eguraldi iragarpenetan oinarrituta antolakuntzak segurtasunerako beharrezkoa den materiala eramatera behartu dezake, sare sozial eta web-orriaren bitartez notifikatuz. Beharrezkoa da prestaketa ona izatea eta ibilbidea egin ahal izateko autonomia pertsonalerako gaitasuna edukitzea.
  1. Partehartzea: 18 urtetik gorako 300 atleta, mendizale eta kirolari guztiek dute proban parte hartzeko aukera, beti ere arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte. Partaideek antolakuntzak emandako argibideak jarraitu beharko dituzte.
  1. Mailak: (proba ospatzen den egunean duten adina)

           Gizonezkoen maila:

                       Seniorrak: 18-45 urte bitartekoak.

                       Beteranoak: 45 urtetik gorakoak.

           Emakumezkoen maila:

                       Seniorrak: 18-40 urte bitartekoak

                       Beteranoak: 40 urtetik gorakoak

  1. Izen-ematea: Inskripzioa urtarrilaren 21ean zabalduko da eta Internet bidez egin beharko da www.herrikrosa.eus web orriaren bitartez.

Izen-emateak bete ahala, itxaron zerrenda bat osatuko da www.herrikrosa.eus web orrian, sarbide ordena errespetatuz. Ohiko 300 dortsaletatik bajarik balego, itxaron zerrendako dagokion lasterkariari parte hartzeko aukera emango zaio, onarpenerako 48 orduko epea edukiz. Mediku ziurtagiririk egon ezean, ez da izen emateko dirua itzuliko baja diren lasterkariei. Eta lasterketa eguna baino hile bat lehenago, (martxoak 2) ez da inongo diru itzulketarik egingo edozein dela arrazoia ere.

Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du. Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da. Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

  1. Prezioa: Izen ematearen prezioa 20€koa izango da mendian federaturik daudenentzat eta 22 eurokoa gainontzekoentzat.

Izen-emateak zera bermatzen du:

  • Lasterketan parte-hartzea
  • Istripu asegurua
  • Erantzukizun zibileko asegurua
  • Lasterketan osasun-laguntza
  • Anoa-postuak
  • Dutxak helmugatik gertu.
  • Lasterketako opari poltsa.
  • Antolakuntzak probarako lor ditzakeen sarien zozketan parte hartzeko aukera.
  1. Seinaleztapena: Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin. Kilometro-erreferentziak ibilbide osoan zehar jarriko dira, zehazki 5 kilometroko. Ibilbidetik irteten den korrikalaria probatik baztertua izango da.
  2. Kontrolak: Antolakuntzak ibilbideko puntu ezberdinetan kontrol-guneak jarriko ditu eta bertatik pasatzea ezinbestekoa izango da.
  3. Hornidura: 5 postu atonduko dira, helmugakoaz gain. Postu hauetan produktu energetiko eta freskagarriak eskainiko zaizkie parte-hartzaileei (ura, fruta, janari eta edari energetikoak etab.).
  4. Gehienezko denbora: Korrikalariek, gehienez ere, 3 ordu eta 45 minutuizango dituzte helmugara iristeko eta, hau horrela, denbora gainditzen duten parte-hartzaileek behin-betiko sailkapenean agertzeko aukera oro galduko dute. Honetaz gain, 10.kilometroan 2 ordu eta 15 minutuko denbora muga ezarriko da. Muga gainditzeak lasterketatik kanpo geratzea suposatuko du.
  1. Baztertze arrazoiak: antolakuntzako arduradunek korrikalaria probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan:
  • Igarotze-kontrolean gehienezko denbora gainditzen dutenean. Kontrola 10. Kilometroan (Txukurriloko leihoan) ezarriko da. Eta 2 ordu eta 15 minutuko denbora muga izango da.
  • Probako arauak hausten dutenean
  • Ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaionean
  • Zaborra ezarritako guneetatik kanpo botatzen denean
  • Dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean
  • Antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez zaionean
  • Gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez denean.

Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.

  1. Sariak:

           Gizonezko Absolutuak :

                       1º Txapela, garaikurra eta 200 € eskudirutan

                       2º Garaikurra eta 100 € eskudirutan

                       3º Garaikurra eta 75 € eskudirutan

         Gizonezko Beteranoak:

                       1º Garaikurra.

           Gizonezko Arrasatearra:

                       1º Otzara.

           Igoera azkarrena Udala-Udalaitz:

                       1º Garaikurra

           Emakumezko Absolutuak

                      1º Txapela, garaikurra eta 200 € eskudirutan

                       2º Garaikurra eta 100 € eskudirutan

                       3º Garaikurra eta 75 € eskudirutan

           Emakumezko Beteranak:

                       1º Garaikurra

           Emakumezko Arrasatearra:

                       1º Otzara

           Igoera azkarrena Udala-Udalaitz:

                       1º Garaikurra

Gainera, parte-hartzaile orok, dortsalarekin batera, korrikalari poltsa jasoko du zenbait produkturekin.

  1. Bilera informatiboa: Antolakuntzak probaren iraganbide ezberdinei buruzko informazio teknikoa eta antolaketari buruzko xehetasun garrantzitsuenak ezagutarazi eta eskainiko ditu aurkezpen bilera batean. Lasterketa eguna hurbildu ahala, zehaztuko da bilera honen data eta lekua. Gomendatzen da parte-hartzaileak bilera honetara hurbiltzea.
  2. Dortsalen banaketa: Dortsalak Arrasateko Intersport Loramendin (San Andreseko auzoan) jasotzeko aukera izango da, 2017ko martxoaren 31a eta apirilaren 1ean. Martxoaren 31an arratsaldez (dendako ordutegian) eta Apirilaren 1ean 10:00-13:00 bitartean. Lasterketa egunean, apirilaren 2an goizeko 8:30etatik 9:30etara banatuko dira herriko plazako arkupean.
  3. Ingurumena: Lasterketa, bere zatirik handienean, paraje naturaletatik igarotzen da eta, hau horrela, ingurunea ahal beste zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Xede horrekin zabor-kontenedoreak ere ezarriko dira kontrol-guneetatik 100 metroko distantzia arte.
  4. Osasun-Laguntza: Antolakuntzak sorospen- eta salbamendu-zerbitzuak atonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan. Era berean, dutxak, komuna eta aparteko beharren bat duten edota ondoezak jota iristen diren kirolariei aurreneko laguntza emango dieten medikuak ere izango dira helmugan.
  5. Segurtasuna: Antolakuntzak, hala adostuz gero, proba ordezko ibilbidetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du. Ez-ohiko segurtasun neurri gisa, eta azken orduko eguraldi iragarpenetan oinarrituta antolakuntzak segurtasunerako beharrezkoa den materiala eramatera behartu dezake, sare sozial eta web-orriaren bitartez notifikatuz.
  6. Laguntza ezbeharretan: Parte-hartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.
  7. Erantzukizuna: Antolakuntzak erantzukizun oro ukatuko du istripuren bat gertatuz gero edota zabarkeriaz jokatzen bada; eta baita parte-hartzaileen objektu pertsonalei dagokienean ere, xede horrekin kontsigna-zerbitzu bat izango baita helmugan bertan. Horrela bada, parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
  8. Araudi honetan jasotzen ez diren gainontzeko kontuen osagarri gisa, EMF-FVM-ko mendi lasterketen arautegia jarraituko da.